Zuriñe Hidalgo (Hesian), Hitzaldi Musikatua
Urtarrilaren 19an, Hesian tardearen kide eta ETBko aurkezlea den Zuriñe Hidalgo etorri zen Musika Eskolara bisita egitera. Arratsalde ezberdina izan zen bildu ziren ikasle eta zaleentzat, non gauza berriak ikasi zituzten.
Hasteko Richi Aizpuruk, Euskal Herriko Rock/Ska/Reagge Historia errepasatu zuen, eta nola eboluzionatu duen gaur egun arte. Bukatzean, Zuriñeren txanda izan zen. Gertakizun bitxiak eta musikaren hildoko kondairak kontatu zizkigun. Oso gazte izan arren (25 urte), abeslariak 10 urte daramatza eszenatoki eta telebista munduan.
Bukatzeko, eta gure ikaslea den Iratxe Villanuevak egin zuen «Agortu dira Hitzak» bertsioa aprobetxatuz, elkarrekin abestu zuten bildu zen jendaurrean. Ikusi ez baduzue, hurrengo link honetan topa dezakezue.