Nerea Azkarate piano jotzailea eta abesbatzako irakaslea. 1989an jaioa. Pianoko ikasketak gazte-gaztetatik hasi zituen, eta 2010ean amaitu zituen, Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan piano espezialitateko musikako titulu profesionala eskuratuz.
Gizarte Hezkuntzan diplomatua (2010), eta Pedagogian lizentziaduna (2012). Lehen Hezkuntzan graduatua Musika arloan (2015), eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntzako unibertsitate-masterra lortu zuen 2019an, Hezkuntza Orientazioko espezialitatean.
Euskeria abesbatzako kidea izan da (2006-2017), Ejea de los Caballeros-eko abesbatzen Lehiaketako lehen saria irabaziz (2017). Euskal Herriko Gazte Koruko kide izan da soprano gisa 2019ra arte. Bilboko Koral Elkarteko abesbatza mistoko eta Akelarre abesbatzako kide da soprano gisa, eta estatu eta nazioarte mailan kontzertuak ematen ditu.
Abeslari gisa parte hartu du Aita Arrupe (2007) eta El Diluvio de Noé (2008) operetan. Euskeria abesbatzaren CDaren grabazioan (2012), «I hate music» -en estreinaldian (2018), Mendi-Mendiyanen estreinaldian (2019) eta «I dreamed a dream» obretan parte hartu du.
Gaur egun, abesbatza, piano eta musika lhezkuntzako irakaslea da Basauriko Musika Eskolan.