Javi Garay

javi garai

Javi Garay, gitarra-jolea. 1976an jaio zen, Barakaldon (Bizkaia). Filosofian lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean. Barakaldoko kontserbatorioan hasi zituen musika-ikasketak, eta gitarrako irakasle titulua lortu zuen. Musikenen (Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia) jarraitu zuen, bertan Gitarrako goi-mailako titulua lortuz, Marco Socíasen ikaslea izanik. Eduardo Isaac, Franz Halasz, Erik Stenstadvold, Alex Garrobé, Jukka Savijoki, Antonio Duro eta Carmen Becerra gitarristen eskutik klaseak ere jaso ditu.

Hainbat errezitaldi eskaini ditu bakarlari gisa, baita ganbera taldeetan ere, Gorka Gonzalez Barrios gitarra jotzaile bizkaitarrarekin bikotea osatuz. Hainbat proiektutan parte hartu du Barakaldoko Udal Bandarekin (Palindromía flamenca, Bohemian Rhapsody, Homenaje a Nino Bravo, Serafin Zubirirekin) eta Behotsik orkestra gaztearen Symphonic Rock Tourrean. Krosna eta Efecto Doppler taldeetako kidea izan da.

Irakaskuntzaren arloan, Barakaldoko Udal Kontserbatorioan eta Gernikako Julia Foruria kontserbatorioan gitarra klasikoko eta ganbera taldeen irakasle izan da. Aldi berean, gitarra modernoaren esparruan garatu du bere lan pedagogikoa Bilboko Muzzik eskolan.

Gaur egun, gitarra klasiko eta elektrikoko irakaslea da Basauriko Udal Musika Eskolan, eta Iñaki Palacios txistulariari lagunduz, hainbat zuzenekoetan eta lp-etako grabazioetan hartu du,»Lurra, Ardoa, Dantza» (2017) eta «Harria» (2019). Egun, euskal geografian zehar biran dabiltza izen bereko ikuskizunarekin, Mulixka Dantza Taldearekin eta Iñaki Perurenarekin batera.