Euskadiko Txistulari Gazteen Kontzertua
Maiatzaren 23an, Euskadiko Txistulari Gazteen Kontzertua ospatu zen Zieko-ko herrian (Arabar-Errioxa). XXXIII.edizioa izan zen, eta aurtengoan Basauriko Musikaeskola eta Gasteizko Folklore Akademiaren artean antolatu zuten.
Guztira 150 gazte bildu ziren Txistulari, Trikitilari eta dantzarien artean. Euskal Herriko toki ezberdinetako gendea hurbildu ze, besteak beste, Durango, Laudio, Amurrio, Arrasate, Aretxabaleta, Agurain, Oyon… Gure eskolatik 9 ikasle joan ziren, eta beraiekin batera Trikitixako Irakaslea, Agus Barandiaran, «Panderotxoa» abestian parte hartu bait zuen.
Bukatzeko, eskerrak eman nahi genioke Ziekoko jendeari harreragatik, Gasteizko Udal folklore Akademiako kide guztioi antolankuntzagatik, eta bereziki gure ikasle guztiei. Orduak eta orduak eman zituzten ensaitzen, baina emaitza ezin hobea izan zen.